Ondarroako Gazte Asanbladak Gazte Olinpiadak martxan ipini ditu
Ekainetik orain arte gazte asanblaldak bere jarduna eten badu be, orain, Gazte Olinpiadak antolatu ditu urriaren 20tik azaroaren 3ra arte. Izena emateko eguna urriaren 5a, barikua, izango da, 18:00etan, gaztetxean. Egun horretan, kuadrilen arteko batza...
Ekainetik orain arte gazte asanblaldak bere jarduna eten badu be, orain, Gazte Olinpiadak antolatu ditu urriaren 20tik azaroaren 3ra arte. Izena emateko eguna urriaren 5a, barikua, izango da, 18:00etan, gaztetxean. Egun horretan, kuadrilen arteko batzarra egingo da.
Olinpiadak eurak urriaren 20an hasiko dira, 11:00etan, pala txapelketagaz, herriko frontoian. 16:00etan entzierroa egingo da, Alde Zaharretik hondartzaraino. Hondartzan boleibol, beisbol eta twister jokoak egingo dira.
Urriaren 27an jarraituko dute olinpiadek. Egun horretan metraje laburreko film bat grabatu beharko dute taldeek. Eta hurrengo egunean, urriaren 28an, gaztetxean proiektatuko dira film laburrak, iluntzean. “Bideoen muntaia egiten ikasteko ikastaroa egongo da urriaren 18tik 23ra bitartean”.
Olinpiadak azaroaren 3an maituko dira. Azken egunean, goizez, altxorraren bila jolasa egingo da, herri osoan zehar, eta ondoren bazkaria egingo da. Olinpiadei amaiera emateko, gauean kontzertuak egongo dira, gaztetxean bertan.
