Txapa feministak egiteko tailerra egingo da barikuan eta zapatuan
Barikuan 17:30etik 20:30era egingo da tailerra; zapatuan 10:30etik 13:30era. Tailerra Artibai kaleko 3. zenbakian egingo da (2. solairuan). Irakaslea Idoia Zengotitabengoa izango da. Tailerra Jabekuntza Eskolak antolatzen duen ekimenen barruan dago ko...
Barikuan 17:30etik 20:30era egingo da tailerra; zapatuan 10:30etik 13:30era. Tailerra Artibai kaleko 3. zenbakian egingo da (2. solairuan). Irakaslea Idoia Zengotitabengoa izango da.
Tailerra Jabekuntza Eskolak antolatzen duen ekimenen barruan dago kokatuta. Aurten gainera, Jabekuntza Eskolak 8 urte bete ditu. «Dagoeneko 200 emakume baino gehiago hurbildu dira proiektu honetara; eta eurentzako topagunea izan da, gogoeta lekua eta euren burua prestatzeko birtateko leku bat», adierazi dute Jabekuntza Eskolako arduradunek.
Berdintasun saileko arduradunen esanetan, herritar askoren esanetan Ondarroako emakumeentzat erreferentziazko toki fisikoaren beharra zegoen eta ondorioz, Jabekuntza Eskolak ikasturte berrian toki fisiko hori erabiliko du: Etxelila Emakumeen Topalekua.
Jabekuntza Eskolako matrikulazioa
Jabekuntza Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago. Hiruhilabeteko ikastaro bakoitzaren prezioa 5 eta 10 euro bitartekoa da. «Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako neska gazteek, ostera, %50eko deskontua edukiko dute».
Talde bakoitzeko, gutxienez, 7 lagun egon behar direla be esan dute arduradunek. «Ikastaro bakoitzeko lagun kopurua bete ahala itxi egingo da matrikulazioa. Bestela, ikastaroa hasi arte egin daiteke matrikula».
Izena emateko, matrikula fitxa bete eta ordainketa egin (kontu korrontea: 2095-0058-12-3830434777) behar da Udal Diru Bilketa bulegoan (Kantoipe 3).
EHUk be aukera libreko kredituak ematen ditu.
