Bihar eta etzi emon behar da izena Txirrimorraskin
Bihar eta etzi egongo da Txirrimorraski denbora libreko taldean izena emoteko aukera. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko umeek Txirrimorraskik Elixopean daukan lokalera joan beharko dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Bazkidetza egitea 2...
Bihar eta etzi egongo da Txirrimorraski denbora libreko taldean izena emoteko aukera. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko umeek Txirrimorraskik Elixopean daukan lokalera joan beharko dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Bazkidetza egitea 20 euro ordaindu beharko dute taldekideek. Denbora libreko taldean berriak direnek, gainera, argazki txiki bi eroan beharko dituzte lokalera.