Itsasaurre enparantzan egongo da bihar eta etzi Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen unitate mugikorra. Emaileek bihar arratsaldean edukiko dute odola emoteko aukera, 17:00etatik 20:30era; zapatuan, goiz hutsean egongo da autobusa Itsasaurren, 10:00etatik 13:30era. Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak odola emotearen garrantzia gogora ekarri du beste behin be.
Bihar eta etzi egongo da Txirrimorraski denbora libreko taldean izena emoteko aukera. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko umeek Txirrimorraskik Elixopean daukan lokalera joan beharko dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Bazkidetza egitea 2...
Gaixotasun larriak dauzkaten preso politikoen herrietako alkateekin bilerak egiten ari da Herrira. Gaur goizean Argia Ituarte alkateagaz batu dira herri ekimeneko Ibon Meñika eta Roberto Nobal eta Antigua Garalde, Isidro Garalde Mamarru-ren arreba. B...
Multikirol proiektua jarriko du martxan datorren domekan, Lekeitioko Udalak. Proiektuaren bidez, Lekeitio eta inguruko herrietako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei kirola egiteko eredu hezigarriago bat eskaini nahi diete. Danetara bost topaketa antolatu dituzte, eta lehenengoa, Lumentza Mendi Taldeak domekarako prestatu duen ibilbidea izango da. Horrela, 09:00etan, Ateatik irten eta Kurtzia auzora igoko dira irteerako parte hartzaileak. Handik, Zatika auzora abiatuko dira, eta Talaian hamaiketakoa egin ostean, herrira buelta egingo dute, 14:00ak aldera. Irteeran parte hartu ahal izateko, kirolbatzordea@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 656 750 714 telefono zenbakira deitu behar da.
Iturretako bidekurutzea egiteko hitzarmena sinatuko du Etxebarriko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz. Azken osoko bilkuran emon zioten egitasmoari onespena EAJkoen aldeko eta Bilduko zinegotzien kontrako botoekin. Iturretako bidegurutzearen arriskuagaz...
Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde, gala handia prestatu du Ein Daigun Bidi herri ekimenak. Elkartasun Gauagaz herriko hainbat talde eta norbanakok egin dute bat, eta era horretan, besteak beste, bideoak, musika, dantza eta bertsoak egongo dira ikusgai, guztia herritarrek eginda. “Jai handia izango da, etorri danok, mereziko du eta”, esan dute antolatzaileek. Herriko frontoiak hartuko du jaialdia, bihar, 22:00etan, doan. Atxikimendu kanpaina Asko izan dira preso eta iheslarien eskubideen aldeko atxikimendua emon dutenak. Oraindik zenbaketa amaitzeko dagoenean, 1.000 inguru izan dira sinadura emon duten norbanakoak, eta 105 bat babesa emon duten komertzio eta tabernak. Urriaren 1ean bete du lehen urtemuga Ein Daigun Bidi ekimenak.