Multikirol proiektua jarriko du martxan Lekeitioko Udalak
Multikirol proiektua jarriko du martxan datorren domekan, Lekeitioko Udalak. Proiektuaren bidez, Lekeitio eta inguruko herrietako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei kirola egiteko eredu hezigarriago bat eskaini nahi diete. Danetara bost topaketa antolatu dituzte, eta lehenengoa, Lumentza Mendi Taldeak domekarako prestatu duen ibilbidea izango da. Horrela, 09:00etan, Ateatik irten eta Kurtzia auzora igoko dira irteerako parte hartzaileak. Handik, Zatika auzora abiatuko dira, eta Talaian hamaiketakoa egin ostean, herrira buelta egingo dute, 14:00ak aldera. Irteeran parte hartu ahal izateko, kirolbatzordea@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 656 750 714 telefono zenbakira deitu behar da.
Multikirol proiektua jarriko du martxan datorren domekan, Lekeitioko Udalak. Proiektuaren bidez, Lekeitio eta inguruko herrietako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei kirola egiteko eredu hezigarriago bat eskaini nahi diete. Danetara bost topaketa antolatu dituzte, eta lehenengoa, Lumentza Mendi Taldeak domekarako prestatu duen ibilbidea izango da. Horrela, 09:00etan, Ateatik irten eta Kurtzia auzora igoko dira irteerako parte hartzaileak. Handik, Zatika auzora abiatuko dira, eta Talaian hamaiketakoa egin ostean, herrira buelta egingo dute, 14:00ak aldera.
Irteeran parte hartu ahal izateko, kirolbatzordea@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 656 750 714 telefono zenbakira deitu behar da.