Gaixotasun larriak dauzkaten preso politikoen herrietako alkateekin bilerak egiten ari da Herrira. Gaur goizean Argia Ituarte alkateagaz batu dira herri ekimeneko Ibon Meñika eta Roberto Nobal eta Antigua Garalde, Isidro Garalde Mamarru-ren arreba. B...
Gaixotasun larriak dauzkaten preso politikoen herrietako alkateekin bilerak egiten ari da Herrira. Gaur goizean Argia Ituarte alkateagaz batu dira herri ekimeneko Ibon Meñika eta Roberto Nobal eta Antigua Garalde, Isidro Garalde
Mamarru-ren arreba. Bilera helburu bigaz egin da: batetik, herri bakoitzeko ordezkariek herrian bertan zein eskualde mailan emon ditzaketen urratsak zeintzuk diren aztertzea, eta bestetik, gaixo dauden presoen herritako alkateekin nazio mailako batzordea osatzeko aukerak aztertzea. Asmoen barri emon eta gero, gaixo larriak dauzkaten euskal preso politikoen gaineko txostena emon zioten Ituarteri Herrirako ordezkariek.