I. Ein Daigun Bidi jaialdia egingo da bihar frontoian
Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde, gala handia prestatu du Ein Daigun Bidi herri ekimenak. Elkartasun Gauagaz herriko hainbat talde eta norbanakok egin dute bat, eta era horretan, besteak beste, bideoak, musika, dantza eta bertsoak egongo dira ikusgai, guztia herritarrek eginda. “Jai handia izango da, etorri danok, mereziko du eta”, esan dute antolatzaileek. Herriko frontoiak hartuko du jaialdia, bihar, 22:00etan, doan. Atxikimendu kanpaina Asko izan dira preso eta iheslarien eskubideen aldeko atxikimendua emon dutenak. Oraindik zenbaketa amaitzeko dagoenean, 1.000 inguru izan dira sinadura emon duten norbanakoak, eta 105 bat babesa emon duten komertzio eta tabernak. Urriaren 1ean bete du lehen urtemuga Ein Daigun Bidi ekimenak.
Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde, gala handia prestatu du Ein Daigun Bidi herri ekimenak. Elkartasun Gauagaz herriko hainbat talde eta norbanakok egin dute bat, eta era horretan, besteak beste, bideoak, musika, dantza eta bertsoak egongo dira ikusgai, guztia herritarrek eginda. “Jai handia izango da, etorri danok, mereziko du eta”, esan dute antolatzaileek. Herriko frontoiak hartuko du jaialdia, bihar, 22:00etan, doan.
Atxikimendu kanpaina
Asko izan dira preso eta iheslarien eskubideen aldeko atxikimendua emon dutenak. Oraindik zenbaketa amaitzeko dagoenean, 1.000 inguru izan dira sinadura emon duten norbanakoak, eta 105 bat babesa emon duten komertzio eta tabernak.
Urriaren 1ean bete du lehen urtemuga Ein Daigun Bidi ekimenak.