Iturretako bidegurutzearen konponketa, martxan
Iturretako bidekurutzea egiteko hitzarmena sinatuko du Etxebarriko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz. Azken osoko bilkuran emon zioten egitasmoari onespena EAJkoen aldeko eta Bilduko zinegotzien kontrako botoekin. Iturretako bidegurutzearen arriskuagaz...
Iturretako bidekurutzea egiteko hitzarmena sinatuko du Etxebarriko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz. Azken osoko bilkuran emon zioten egitasmoari onespena EAJkoen aldeko eta Bilduko zinegotzien kontrako botoekin. Iturretako bidegurutzearen arriskuagaz jabetuta, Etxebarriko Udalak eta Markina-Xemeingo EAJk, konpromisoa lortu dute Bizkaiko Foru Aldundiagaz, bidegurutzearen egoera hobetzeko. Horrela, proiektua, lur-desjabetzea eta diru ekarpena Bizkaiko Foru Aldundiak egingo ditu, eta obrak Etxebarriko Udalaren esku geratuko dira. Bidegurutzetik Markina-Xemein partera dagoen horma botako dute eta horregaz ikuspegi handiagoa lortuko da, eta proiektuak 139.000 euroko kostua izango du.