Auzobatzarrak antolatu ditu Markina-Xemeingo Udalak auzoetan dituzten premiak jasotzeko
2013ko aurrekontuei begira, eta auzoetako beharrizan eta ekarpenak jasotzeko, auzobatzarrak antolatu ditu astebururako Markina-Xemeingo Udalak. Batzarrak zapatu eta domekan egingo dira Atxondoa, San Martin, Arretxinaga eta Iruzubieta auzoetan. Zapatuan...
2013ko aurrekontuei begira, eta auzoetako beharrizan eta ekarpenak jasotzeko, auzobatzarrak antolatu ditu astebururako Markina-Xemeingo Udalak. Batzarrak zapatu eta domekan egingo dira Atxondoa, San Martin, Arretxinaga eta Iruzubieta auzoetan.
Zapatuan, 11:00etan batuko dira udaleko ordezkariak Atxondoa eta San Martin auzokoekin. Lehenengoek, Axpe sagardotegian edukiko dute hitzordua, eta bigarrenek auzoko ermitan.
Egun berean, baina 17:00etan, edukiko dute, bilera Arretxinagako auzotarrekin, eta Xemeingo udaletxe zaharrean elkartuko dira berba egiteko.
Iruzubietako bilera, ostera, domeka goizean izango da. Auzoko elkartean batuko dira 11:00etan.