Bidegainen ‘Txifarra’ bost zinemalditarako aukeratu dute
Juan Bidegain zinegile ondarrutarraren Txifarra dokumentala hasi da bidea egiten. Dagoeneko bost zinemalditarako aukeratu dute: irailean bi zinemalditan parte hartu zuen: Enmut 2012an (Herrialde katalanak) eta Pacas-ko zinemaldian (Espainia, Ciudad Re...
Juan Bidegain zinegile ondarrutarraren Txifarra dokumentala hasi da bidea egiten. Dagoeneko bost zinemalditarako aukeratu dute: irailean bi zinemalditan parte hartu zuen: Enmut 2012an (Herrialde katalanak) eta Pacas-ko zinemaldian (Espainia, Ciudad Real). Asteburu honetan, barriz, Lanzaroteko (Kanariar Uharteak) Ocean Film Festival-en aurkeztuko dute. Hil honetako hirugarren astean Italiako Fiumicino hirian parte hartuko du, eta azaroaren 9tik 11ra, Guadalajarako IV. Bidaia eta Mendi Zinema Ekologikoaren Sariketan.
