Mendi bizikleta martxa egingo da Aulestin
Goierri Zirkuituko hirugarren eta azken mendi bizikleta martxa egingo da bihar Aulestin. 33 kilometro edukiko ditu probak, eta antolatzaileek esan dutenez, edozeinek egiteko lakoa izango da. Martxan parte hartu nahi duenak, zapatuan bertan emon behar dute izena, proba hasi aurretik, 08:45etik 09:45era bitartean. Izena emoterako orduan, federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek, barriz, 13 euro. Martxa bera 10:00etan hasiko da. Ibilbidea: Aulestiko plazatik urten, eta bidegorritik Okamikara joango dira parte hartzaileak; gero Oinizetik Ilunzarrera igoko dira. Horixe izango da ibilbideko zatirik gogorrena, malda handiena daukana. Ereño, Nabarniz, Ilunzar, Lekerika eta Narea pasatuta, Zetokizera jaitsiko dira, handik plazara joateko.
Goierri Zirkuituko hirugarren eta azken mendi bizikleta martxa egingo da bihar Aulestin. 33 kilometro edukiko ditu probak, eta antolatzaileek esan dutenez, edozeinek egiteko lakoa izango da. Martxan parte hartu nahi duenak, zapatuan bertan emon behar dute izena, proba hasi aurretik, 08:45etik 09:45era bitartean. Izena emoterako orduan, federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek, barriz, 13 euro. Martxa bera 10:00etan hasiko da.
Ibilbidea: Aulestiko plazatik urten, eta bidegorritik Okamikara joango dira parte hartzaileak; gero Oinizetik Ilunzarrera igoko dira. Horixe izango da ibilbideko zatirik gogorrena, malda handiena daukana. Ereño, Nabarniz, Ilunzar, Lekerika eta Narea pasatuta, Zetokizera jaitsiko dira, handik plazara joateko.
