Erreka garbitu eta amaitu gabeko eraikina itxi dute Etxebarrian
Iazko ugeletan gertatutakoa saihesteko asmoz, Urko errekaren ibilbidea garbitu du Etxebarriko Udalak. Segurtasuna bermatzeko bai eta be, Errekarte auzoan amaitu barik geratu zen eraikuntza zarratu dute. Errekaren gune gatazkatsuenak garbitu dituzte. Ha...
Iazko ugeletan gertatutakoa saihesteko asmoz, Urko errekaren ibilbidea garbitu du Etxebarriko Udalak. Segurtasuna bermatzeko bai eta be, Errekarte auzoan amaitu barik geratu zen eraikuntza zarratu dute. Errekaren gune gatazkatsuenak garbitu dituzte. Halan, Errota zaharreko zubi bitarteko harriak kendu dituzte, eta Antsotegi inguruko tartea be garbitu eta zabalduko dute «haizea emonez». Errekarte auzoko eraikuntzari dagokionez, obra garbitu, burdinak eta erortzeko arriskuan zegoen guztia kendu eta ingurua zarratu dute.