Irakurleen Txokoa hasiko da martxan eguenean
Irakurleen Txokoa jarriko du barriro be martxan Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak. Eguenean edukiko dute lehenengo saioa bai euskarazko taldeak eta bai eta gaztelaniazkoak be. Harkaitz Canoren Twist lanagaz hasiko dute ikasturte barria euskarazko tald...
Irakurleen Txokoa jarriko du barriro be martxan Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak. Eguenean edukiko dute lehenengo saioa bai euskarazko taldeak eta bai eta gaztelaniazkoak be. Harkaitz Canoren Twist lanagaz hasiko dute ikasturte barria euskarazko taldekoek, eta Milena Agusen Mal de Piedras lanagaz gaztelaniakoek. Oraingoan be, 17:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz) egingo dituzte txokoko bilerak parte hartzaileek. Liburuak irakurri eta guztien artean partekatzeagaz batera, ekimen bereziak be egingo dituzte. Azaroan, esate baterako, Mariana Bä senegaldarraren Mi carta mas larga liburua irakurriko dute eta herriko senegaldarrek bertan parte hartzea du helburu Igor Idoetak herri bibliotekako arduradunak. Eurentzako liburua frantsezes egongo dela aurreratu du.