Sorgin Errekaren eskalada ikastaroan izena emoteko aukera dago oraindik
Sorgin Errekak antolatutako eskalada ikastaroa gaur arratsaldean hasiko da martxan rokodromoan, 19:30ean. Igor Mendizabal Goxarri mutrikuarra eta Iñaki Arantzamendi ondarrutarra izango dira irakasleak. Ikastaroa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, e...
Sorgin Errekak antolatutako eskalada ikastaroa gaur arratsaldean hasiko da martxan rokodromoan, 19:30ean. Igor Mendizabal Goxarri mutrikuarra eta Iñaki Arantzamendi ondarrutarra izango dira irakasleak. Ikastaroa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta urriaren 16, 23 eta 30ean ere emango da. “Ikastaroaren amaieran irteerak egingo ditugu, animatu danok”, esan du Goxarrik.
Izena eman nahi dutenek Sorgin Errekako rokodromora joan besterik ez dute egin behar, arratsaldetan, 18:30 edo 19:00ak aldera. Bazkideek doan jasoko dute ikastaroa, eta bazkide ez direnek 25 euroren trukean.
