Berriatuako errepideko seinaleak margozten dabiltza egunotan Bizkaiko Foru Aldundiko beharginak. Errepidea margozteko lan horiek aste osoan iraungo dutela esan dute beharginek eta ondorioz, tarteka, errailak itxita egongo dira. Dena dela, zirkulazioa gidatzeko semafororik ez dutela ipiniko esan dute beharginek. Horien esanetan, “ez da beharrezkoa”.