Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

‘Desagertuak’ erakusketa ikusgai dago Zabielen, oroimena azaleratzeko bidean

Gervasio Sanchez (Kordoba, Espainia, 1959) argazki-kazetariaren Desagertuak lana ikusteko aukera dago egunotan Zabiel kultur etxean. Euskal Fondoaren bidez eskuratu du Mutrikuko Udalak eraskusketa herritarrei eskaintzeko aukera. Datorren eguaztenera a...

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Lea-Artibai eta Mutriku
2012/10/11

Gervasio Sanchez (Kordoba, Espainia, 1959) argazki-kazetariaren Desagertuak lana ikusteko aukera dago egunotan Zabiel kultur etxean. Euskal Fondoaren bidez eskuratu du Mutrikuko Udalak eraskusketa herritarrei eskaintzeko aukera. Datorren eguaztenera arte, urriak 17, egongo da erakusketa zabalik, astegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta domeketan 12:00etatik 14:00etara. Dena den, institutuko ikasleei gonbidapena egin die udalak, eta ikusteko interesa balute goizean irekiko lukete aretoa.
Obrak Sanchezen ibilbide zabalaren lan nagusiena azaltzen du. Bere irudiek etorkizunean iragana ez ahazteko baliozko ondarea osatzen dute. 1998 eta 2010 bitartean garatuta, sendotasunez azaleratzen da egitasmoa, memoria, egia eta justizia aldarrikatzeko. Eta falta direnen oroimena babesteko ekimenean, desagertutako senideen erretratuek protagonismo berezia hartzen dute.

Ibilbide profesional luzea
Erakusketa gelan 54,6 x 76 zentimetroko 40 argazki-lan daude ikusgai, bost argazki multzotan banaturik: lehenengo multzoak Atxiloketa Guneak, Memoria eta Objektuak barneratzen ditu; bigarren multzoak Hilobitik Ateratzea; hirugarren multzoak Sotoak eta Identifikatzea; laugarren multzoak Ehorzketa; bosgarren eta azken multzoak Espainia.
Gervasio Sanchezen biografia ere erakusketan bertan egongo da ikusgai. 1998 urteaz geroztik, UNESCOren bakearen berriemaile berezia da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.