Epe motzean zehaztuko dute errepideak nola hobetu
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mutrikuko Udalak errepideko puntu beltzen diagnosi egitasmoarekin aurrera jarraitzen dute. Joan den astean egin zuten azkenengo batzarra, eta datozen bileretan, dagoen aurrekontuaren arabera zer egin daitekeen zehazten h...
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mutrikuko Udalak errepideko puntu beltzen diagnosi egitasmoarekin aurrera jarraitzen dute. Joan den astean egin zuten azkenengo batzarra, eta datozen bileretan, dagoen aurrekontuaren arabera zer egin daitekeen zehazten hasiko dira.
«Nahi baino gehiago luzatu da gaia, baina borondate ona dago aldundiaren aldetik», esan du Joseba Palenzuela alkateak.
Ibilgailuen abiadura da aztertu duten gaietako bat, eta abiadura moteltzea helburu, bide batzuk estutu egingo dituzte. Dena dela, oraindik zer eratan egingo den erabakitzeko dago.
Pikupen dago korapiloetako bat: gasolindegirako, etxebizitzetarako eta Saturraran hondartzarako sarrera biltzen dira metro gutxian. «Maila berean ez daudenez ezin da biribilgune batekin zirkulazioari irtenbiderik eman. Herri barrua ez denez, semafororik ere ezin daiteke ipini», zehaztu du Palenzuelak. Zailtasunak zailtasun, oinezkoentzako pasabide bat nahi da egin.