Marabillik arrakakasta handiz hasi du ibilbidea
Ezin hobeto joan da Marabilli festibala. Antolatzaileak poz-pozik daude emaitzagaz, pozik jendearen parte hartzeagaz. «Pentsatzen dugu kultura erreferente bihurtu dela Euskal Herri mailan», esan dute, atzo Hasier Etxebarria kazetariak mahai-inguruan aitatu zuenagaz bat eginda. Datuak dira jaialdiaren arrakastaren adierazgarri: aretoz areto, barruan egin diren ekintzetan 3.000 lagunek hartu dute parte, herrikoek ez eze kanpotik etorritakoek be bai. Gipuzkoatik etorri dira asko eta asko: Urolatik, Debabarrenetik, Andoaindik… Eguenean 20:00etan hasi zen Marabilli Sormen Festibala, Manuelisten taldearen kalejiragaz. Ostean, Ondarroako Kofradia Zaharrean bildu ziren danak, Aitzol Aramaioren senideak, lagunak eta gainontzeko herritarrak. Kofradia Zaharreko aretoa bete-bete eginda bazegoen be, kanpoan zegoen pantaila erraldoiagaz kanpoan geratu ziren herritarrek be zuzenean jarraitu zuten barruan gertatu zena. Besteak beste, Alex Angulo aktorea, Felix Beristain margolari ondarrutarra eta Maialen Lujanbio bertsolaria egon ziren bertan. Argia Ituarte Ondarroako alkateak hitz batzuk egin eta herritar guztiei jaialdiaren barruan dauden ekimen guztietan ondo pasatzeko esan ondoren, artistek euren sormena plazaratzeko tartea eduki zuten, hori bai, baldintza bakarra zegoen: gehienez be 10 minutu iraun zezakeen euren azalpenak. Izan be, ekimenak Sormena 10 minututan zuen izena. Mikel Urmenetak bideo baten bidez egin zuen bere hamar minutuko azalpena, New Yorketik; Xabier Iriondok Milanetik egin zuen. Ordu bat eta erdi iraun zuen jaialdia [...]
Ezin hobeto joan da Marabilli festibala. Antolatzaileak poz-pozik daude emaitzagaz, pozik jendearen parte hartzeagaz. «Pentsatzen dugu kultura erreferente bihurtu dela Euskal Herri mailan», esan dute, atzo Hasier Etxebarria kazetariak mahai-inguruan aitatu zuenagaz bat eginda.
Datuak dira jaialdiaren arrakastaren adierazgarri: aretoz areto, barruan egin diren ekintzetan 3.000 lagunek hartu dute parte, herrikoek ez eze kanpotik etorritakoek be bai. Gipuzkoatik etorri dira asko eta asko: Urolatik, Debabarrenetik, Andoaindik…
Eguenean 20:00etan hasi zen Marabilli Sormen Festibala, Manuelisten taldearen kalejiragaz. Ostean, Ondarroako Kofradia Zaharrean bildu ziren danak, Aitzol Aramaioren senideak, lagunak eta gainontzeko herritarrak.
Kofradia Zaharreko aretoa bete-bete eginda bazegoen be, kanpoan zegoen pantaila erraldoiagaz kanpoan geratu ziren herritarrek be zuzenean jarraitu zuten barruan gertatu zena.

Besteak beste, Alex Angulo aktorea, Felix Beristain margolari ondarrutarra eta Maialen Lujanbio bertsolaria egon ziren bertan. Argia Ituarte Ondarroako alkateak hitz batzuk egin eta herritar guztiei jaialdiaren barruan dauden ekimen guztietan ondo pasatzeko esan ondoren, artistek euren sormena plazaratzeko tartea eduki zuten, hori bai, baldintza bakarra zegoen: gehienez be 10 minutu iraun zezakeen euren azalpenak. Izan be, ekimenak Sormena 10 minututan zuen izena. Mikel Urmenetak bideo baten bidez egin zuen bere hamar minutuko azalpena, New Yorketik; Xabier Iriondok Milanetik egin zuen.

Ordu bat eta erdi iraun zuen jaialdia irekin duen lehenengo ekimenak. Ondoren, zer edo zer afaltzeko tartetxo bat egin eta gero, Lurra eta Marlango taldeeren kontzertua hasi zen Ondarroako Kafe Antzokian. Areto bete jenderen aurrean, Leonor Watling buru duen taldeak dena eman zuen. Publiko animatuagaz, kontzertua ondo joan zen eta taldeak be gustora jo zue. Oro har, giro epela, lagunartekoa, etxekoa, sentitzen zen Antzokian.
Eta datozen egunak be ekimenez beteta datoz. Marabilli Sormen Festibala abian da.
- Argazki galeria ikusi.
- Jaialdiaren iragarpena irakurri (2012/10/10).
- Marabilli Sormen Festibala: aurkezpen eguneko albistea (2012/09/18).
- Bideoa: Zer da Marabilli Sormen Festibala?



