Mutrikuko Udalak Xiriako Andonegi I. Literatur Sariketa abian jarri du
Xiri Andonegiren mendeurrenaren inguruan prestatutako ekimenen artean, Kultura eta Euskara Sailek elkarlanean literatur lehiaketa antolatu dute estreinako. Lehiaketa martxan dago, eta lanak azaroaren 24a orduko aurkeztu behar dira. Lanek euskaraz idat...
Xiri Andonegiren mendeurrenaren inguruan prestatutako ekimenen artean, Kultura eta Euskara Sailek elkarlanean literatur lehiaketa antolatu dute estreinako. Lehiaketa martxan dago, eta lanak azaroaren 24a orduko aurkeztu behar dira.
Lanek euskaraz idatzita egon behar dute, eta orginalak eta argitaratu gabekoak izan behar dute. Gaia librea izango da eta gutxienez hiru orrialde eta gehienez hamar izan beharko ditu.
Sariak hiru mailatan emango dira: 18 urtetik gorakoentzat (600 euro), mutrikuar onenarentzat (200 euro) eta 16-18 urte bitartekoentzat (100 euro).
Lanak aurkezteko modua: posta arruntaz (Mutrikuko Udala. Kultura saila. Xiriako Andonegi ipuin lehiaketarako dela adierazita. Txurruka plaza, z/g. 20830, Mutriku, Gipuzkoa) edo elektronikoz (kultura@mutriku.net). Posta arruntaren bidez egiten bada, idazlanak izenburua eta egilearen goitizena eraman beharko du agerian, eta idazlanaren izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun azal txiki bat bidali beharko da, kanpoko aldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdea, egilearen izen abizenak, goitizena, adina, helbidea, posta elektronikoa, telefono zenbakia, sinadura eta NAN fotokopia. Posta elektronikoz egiten bada, mezu bat bidaliko da eta bi fitxategi erantsiko dira, bat idazlana eta goitizenarekin eta beste bat egilearen datuekin.
Epaimahaia Mutrikuko Udalak izendatuko du eta hartzen duten erabakia itzulezina izango da. Bide beretik, sariak eman gabe utzi ahal izango direla ere aurreratu du udalak.
