Zauritu bi izan dira goizean Ispasterren izandako istripuan
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 09:00ak bueltan istripua izan da Ispasterren, Lekeitioranzko norabidean, auto bat galtzadatik irten ostean. Zauritu bi suertatu dira istripuan; horietako bat, gainera, auto barruan urten ezinik egon da. Hori dela eta...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 09:00ak bueltan istripua izan da Ispasterren, Lekeitioranzko norabidean, auto bat galtzadatik irten ostean. Zauritu bi suertatu dira istripuan; horietako bat, gainera, auto barruan urten ezinik egon da. Hori dela eta, suhiltzaileak joan behar izan dute gertaeraren tokira. 49 eta 74 urteko andrazko bi izan dira istripuan zauritutakoak. Auto barruan geratu den emakumea ateratzen zuten bitartean, errepidea moztuta egon da. Dena den, ez dela zauritu larririk izan azaldu du Ertzaintzak. Azaldu dutenez, behin emakumea auto barrutik aterata, Galdakaoko ospitalera eroan dituzte emakume biak.