83 urteko gizonezko baten bila dabiltza Lekeition
Senideek atzo jakinarazi zioten Ertzaintzari 83 urteko gizonezkoa falta zela. Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian. Ertzaintzaren esanetan, gizonezkoa betiko lez atzo arratsaldean kalera atera zen, Lekeition, pasiatzera. Baina ez zen etxera itzu...
Senideek atzo jakinarazi zioten Ertzaintzari 83 urteko gizonezkoa falta zela. Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian. Ertzaintzaren esanetan, gizonezkoa betiko lez atzo arratsaldean kalera atera zen, Lekeition, pasiatzera. Baina ez zen etxera itzuli. Gaur, 15:00ak aldera, bilaketa lanak abian jarri dute Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuek. Horretarako, mendiko taldea, helikopteroa eta Berrozi eta Elorrioko txakur taldea koordinatu dituzte.
Besteak beste, ondoko lekuetan ari dira gizonezkoaren bila: Santa Katalina itsasargia, kostaldea eta Otoio eta Lumentza mendi inguruak.