
Mutrikuko Eskola Kirola Ikastetxeak eskolarteko minieskubaloi txapelketa eta minisaskibaloi txapelketa antolatu ditu zapaturako, Mutrikuko kiroldegian. Minieskubaloia alebinen mailan jokatuko da, 10:30ean. Mutiletan, Arno eta Agiro ariko dira zein aino...


Gaur amaituko du Markina-Xemeingo Udalak Ibaibarreneta auzoko espaloia. Norabide bakarreko errepidea egin zutenean burutu barik geratu zen egitasmoa, eta amaiera emon dio, orain, udalak. Errepideagaz batera, bidegorria egin zuten erreka partera, eta or...

Txomin Agirre udal liburutegian internet zerbitzua ipini du martxan Ondarroako Udalak, eta erabiltzaileek internetera sartzeko aukera edukiko dute euren ordenagailuagaz bertora joanez gero. Sarbidea pasahitz bidez egingo da, barruko gelan. Udalaren asm...

Herriko eragileen eta batez ere portuaren erabiltzaileen iritziak jasota, Mutrikuko Udaleko Hirigintza Sailak proposamena prestatuko du, etorkizunera begirako plangintza integralarekin, aisialdi portuari, arrantza portuari eta akuakulturari lekua eginaz. “Etorkizuneko portua irudikatu nahi dugu”, esan dute udal ordezkariek.

Herenegun eta atzo ezin izan dute berdeguneko lanak egin Zaldupe futbol zelaian. Berdegunean legarra botata, orain, produktu berezi bat bota behar dute langileek, behegaina trinkotzeko. Horretarako, baina, ezinbestekoa da behegaina siku-sikua egotea. ...

Guztietan onena izan da Juan Martiartu aulestiarraren zaldia Ispasterko XXVII. Zaldi-mando probetan. Egindako 78 untza, hiru laurden, 6 metro eta 20 zentrimetroei esker gailendu da hiru egunetan zehar egindako probetan. Barikuan, domekan eta astelehenean lehiatu zituzten probok, eta, guztira, hamar zaldi izan ziren lehian. Martiartuk irabaztearen truke, 750 euro, manta eta txapela jaso zituen. Hurrengo bi sariak be Aulestira eroan zituzten; izan be, Maider Uriarteren eta Juan Uriarteren zaldiak izan ziren bigarren eta hirugarren azkarrenak, hurrenez hurren. Lehenengo egunean Maider Uriarteren zaldiak jarri zuen marka; dena den, astelehenean bertan Juan Martiarturenak marka hori haustea lortu zuen. Juan Uriarte, bestalde, proba segurua egitera joan zela dio Iñigo Larrinaga Ispasterko kirol zinegotziak; «arriskatu barik». Larrinagak adierazi duenez, «iaz baino jende gutxiago gerturatu da herrira probak ikustera». Dena den, hiru egun horiek «ondo» igaro dituztela azaldu du, «inolako arazorik barik». Ispasterko XXVII. Zaldi-Mando Probak Sailkapena 1. Juan Martiartu (Aulesti). 78 untza, hiru laurden, 6 metro eta 20 zentimetro. 2. Maider Uriarte (Aulesti). 72 untza, hiru laurden, 5 metro eta 94 zentimetro. 3. Juan Uriarte (Aulesti). 72 untza. 4. Erauskin (Mañu). 70 untza, hiru laurden, metro bat eta 4 zentimetro. 5. Aresti (Laukiz). 62 untza. 6. Gure-Lur jatetxea (Mungia). 57 untza, hiru laurden, 5 [...]

Lehen eta bigarren mailako partiduak jasoko ditu Miruaitz Binakako pala txapelketak. Parte hartu nahi dutenek urriaren 26ra arte daukate izena emateko aukera, Mutrikun Miruaitz tabernan eta Ondarroan Idiakez liburudendan. Urriaren 26an bertan, batzarra...

Victor Arrizabalagak Beste liburu batzuk erakusketa zabaldu du Foru Liburutegian, Bilbon. Erakusketak 25 eskultura eta 12 collage biltzen ditu. Obrekin batera, poemak, ipuinak edo hausnarketak be ikusgai daude. Lan gehienak argitaratu gabeak badira be,...