Berriatuako eliza konpontzen hasiko dira aurki. Dagoeneko, beharrean hasteko prest dute dena: garabia dago bertan, eta beharginentzako aldamioak be jarri dituzte. Hiru hilabete ingururen buruan bukatuko dituzte bertako lanak. Bitartean, besteak beste, teilatuak konponduko dituzte: eliza nagusikoa eta baita elizpekoa be. Gainera, bertako fatxadak be garbi-garbi egingo dituzte. Lan horiekn datorren astean hasiko dira.