Eskola Kirolak minieskubaloi eta minisaskibaloi txapelketa dakartza zapatuan
Mutrikuko Eskola Kirola Ikastetxeak eskolarteko minieskubaloi txapelketa eta minisaskibaloi txapelketa antolatu ditu zapaturako, Mutrikuko kiroldegian. Minieskubaloia alebinen mailan jokatuko da, 10:30ean. Mutiletan, Arno eta Agiro ariko dira zein aino...
Mutrikuko Eskola Kirola Ikastetxeak eskolarteko minieskubaloi txapelketa eta minisaskibaloi txapelketa antolatu ditu zapaturako, Mutrikuko kiroldegian. Minieskubaloia alebinen mailan jokatuko da, 10:30ean. Mutiletan, Arno eta Agiro ariko dira zein aino zein A taldean; Kalbaixo eta Otarre B taldean. Nesken txapelketa 12:00etan hasiko da, Apain eta Tarinak taldeen parte hartzearekin. Minisaskibaloi txapelketa benjaminen mailan egingo da. 12:00etan hasiko dira mutilen zein nesken partiduak. Mutilei dagokienez, Atxukale eta Kristozulo taldeak ariko dira jokoan; nesken taldeak Olatz eta Pikupe izango dira.