Espaloia egin dute Ibaibarrenetan
Gaur amaituko du Markina-Xemeingo Udalak Ibaibarreneta auzoko espaloia. Norabide bakarreko errepidea egin zutenean burutu barik geratu zen egitasmoa, eta amaiera emon dio, orain, udalak. Errepideagaz batera, bidegorria egin zuten erreka partera, eta or...
Gaur amaituko du Markina-Xemeingo Udalak Ibaibarreneta auzoko espaloia. Norabide bakarreko errepidea egin zutenean burutu barik geratu zen egitasmoa, eta amaiera emon dio, orain, udalak. Errepideagaz batera, bidegorria egin zuten erreka partera, eta orain, beste aldean, udaletxe osteko aparkalekutik kiroldegiko sarrerako zubiraino doan espaloia eraiki dute. Hesia ereiteagaz amaitu eta arketa bat konpontzea falta da.