Euriak zaldupeko obrak eten ditu behin-behinean
Herenegun eta atzo ezin izan dute berdeguneko lanak egin Zaldupe futbol zelaian. Berdegunean legarra botata, orain, produktu berezi bat bota behar dute langileek, behegaina trinkotzeko. Horretarako, baina, ezinbestekoa da behegaina siku-sikua egotea. ...
Herenegun eta atzo ezin izan dute berdeguneko lanak egin Zaldupe futbol zelaian. Berdegunean legarra botata, orain, produktu berezi bat bota behar dute langileek, behegaina trinkotzeko. Horretarako, baina, ezinbestekoa da behegaina siku-sikua egotea. Produktua hiru geruzatan botako dute, eta ostean hasiko dira bedar artifiziala ipintzen, Eladino Gonzalez Aurrera Kirol Elkarteko presidenteak jakitera emon duenez. Kokoa oinarri duen belarra ipiniko dute zelaian. «Dagoenik-eta bedar artifizial naturalena iritzi zaigu kokozkoa, eta hezetasuna gehien hartzen duena. Itxura be naturala dauka. Italian, esate baterako, aspalditik erabiltzen dute»
