Juan Martiarturen zaldia nagusi, Ispasterren
Guztietan onena izan da Juan Martiartu aulestiarraren zaldia Ispasterko XXVII. Zaldi-mando probetan. Egindako 78 untza, hiru laurden, 6 metro eta 20 zentrimetroei esker gailendu da hiru egunetan zehar egindako probetan. Barikuan, domekan eta astelehenean lehiatu zituzten probok, eta, guztira, hamar zaldi izan ziren lehian. Martiartuk irabaztearen truke, 750 euro, manta eta txapela jaso zituen. Hurrengo bi sariak be Aulestira eroan zituzten; izan be, Maider Uriarteren eta Juan Uriarteren zaldiak izan ziren bigarren eta hirugarren azkarrenak, hurrenez hurren. Lehenengo egunean Maider Uriarteren zaldiak jarri zuen marka; dena den, astelehenean bertan Juan Martiarturenak marka hori haustea lortu zuen. Juan Uriarte, bestalde, proba segurua egitera joan zela dio Iñigo Larrinaga Ispasterko kirol zinegotziak; «arriskatu barik». Larrinagak adierazi duenez, «iaz baino jende gutxiago gerturatu da herrira probak ikustera». Dena den, hiru egun horiek «ondo» igaro dituztela azaldu du, «inolako arazorik barik». Ispasterko XXVII. Zaldi-Mando Probak Sailkapena 1. Juan Martiartu (Aulesti). 78 untza, hiru laurden, 6 metro eta 20 zentimetro. 2. Maider Uriarte (Aulesti). 72 untza, hiru laurden, 5 metro eta 94 zentimetro. 3. Juan Uriarte (Aulesti). 72 untza. 4. Erauskin (Mañu). 70 untza, hiru laurden, metro bat eta 4 zentimetro. 5. Aresti (Laukiz). 62 untza. 6. Gure-Lur jatetxea (Mungia). 57 untza, hiru laurden, 5 [...]
Guztietan onena izan da Juan Martiartu aulestiarraren zaldia Ispasterko XXVII. Zaldi-mando probetan. Egindako 78 untza, hiru laurden, 6 metro eta 20 zentrimetroei esker gailendu da hiru egunetan zehar egindako probetan.
Barikuan, domekan eta astelehenean lehiatu zituzten probok, eta, guztira, hamar zaldi izan ziren lehian. Martiartuk irabaztearen truke, 750 euro, manta eta txapela jaso zituen. Hurrengo bi sariak be Aulestira eroan zituzten; izan be, Maider Uriarteren eta Juan Uriarteren zaldiak izan ziren bigarren eta hirugarren azkarrenak, hurrenez hurren.
Lehenengo egunean Maider Uriarteren zaldiak jarri zuen marka; dena den, astelehenean bertan Juan Martiarturenak marka hori haustea lortu zuen. Juan Uriarte, bestalde, proba segurua egitera joan zela dio Iñigo Larrinaga Ispasterko kirol zinegotziak; «arriskatu barik».
Larrinagak adierazi duenez, «iaz baino jende gutxiago gerturatu da herrira probak ikustera». Dena den, hiru egun horiek «ondo» igaro dituztela azaldu du, «inolako arazorik barik».
Ispasterko XXVII. Zaldi-Mando Probak
Sailkapena
1. Juan Martiartu (Aulesti). 78 untza, hiru laurden, 6 metro eta 20 zentimetro.
2. Maider Uriarte (Aulesti). 72 untza, hiru laurden, 5 metro eta 94 zentimetro.
3. Juan Uriarte (Aulesti). 72 untza.
4. Erauskin (Mañu). 70 untza, hiru laurden, metro bat eta 4 zentimetro.
5. Aresti (Laukiz). 62 untza.
6. Gure-Lur jatetxea (Mungia). 57 untza, hiru laurden, 5 metro eta 93 zentimetro.
7. Gaizka Lopez (Laudio). 56 untza, hiru laurden, metro bat eta 83 zentimetro.
8. Asier Urzaa (Kortezubi). 53 untza, laurden bat, 5 metro eta 20 zentimetro.
9. Imanol (Hernani). 53 untza, metro bat eta 11 zentimetro.
10. Aixerdi (Beriatua). Baliorik gabe.
