3.000 kilo inguruko harria erori da Abeletxe baserri parera
Atzo eguerdian gertatu zen ezbeharra. 3.000 kilo inguruko harria Markina-Xemeineko Abeletxe baserriaren parera jausi zen. Zorionez, harriak ez zuen inor harrapatu eta ez zen bestelako ezer gertatu. Dena dela, harria erori zen momentuan, baserriko bizi...
Atzo eguerdian gertatu zen ezbeharra. 3.000 kilo inguruko harria Markina-Xemeineko Abeletxe baserriaren parera jausi zen. Zorionez, harriak ez zuen inor harrapatu eta ez zen bestelako ezer gertatu. Dena dela, harria erori zen momentuan, baserriko bizilaguna ortuan zegoen beharrean eta harria jausten zegoela ikusita, ortutik korrika ihes egin zuen. Udala gertatutako ikertzen dabil.

