Ertzaintzak astelehenetik desagertuta dagoen gizonezkoaren argazkia zabaldu du
Astelehen arratsaldean, betiko modura, paseatzera atera zen Gabino Arando Alberdi Lekeitioko bizilaguna (83 urte). Eta ordutik desagertuta dago. Senideek desagerpena salatu dute eta Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuekin batera, bilake...
Astelehen arratsaldean, betiko modura, paseatzera atera zen Gabino Arando Alberdi Lekeitioko bizilaguna (83 urte). Eta ordutik desagertuta dago. Senideek desagerpena salatu dute eta Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuekin batera, bilaketa lanak egiten dabil. Baina momentuz ez dago Arandoren gaineko berririk.
Hori dela eta, Ertzaintzak Arandoren argazkia zabaldu du herritarren artean. Bide beretik, desagertuaren gaineko informazioa dutenek Larrialdi Zerbitzuetara (112) edo Ertzaintzara deitzeko eskatu dute.
