Ordenantza fiskalen berri emongo du alkateak, bihar, Zabielen
Joseba Palenzuela alkateak tasa eta zergen inguruan duen proposamena azaldu eta herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte. Hitzordua 19:00etan dago jarrita, Zabiel kultur etxean. Bileraren helburua, udalak, tasa eta zergen inguruan duen proposamenaren be...
Joseba Palenzuela alkateak tasa eta zergen inguruan duen proposamena azaldu eta herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte. Hitzordua 19:00etan dago jarrita, Zabiel kultur etxean. Bileraren helburua, udalak, tasa eta zergen inguruan duen proposamenaren berri emotea eta herritarren ekarpenak jasotzea da.
Ordenantza fiskalak, urriaren 31n aurkeztuko dira udalbatzaren aurrean, baina, aurretik, ogasun batzordean hitz egingo dute horren inguruan. Hala ere, ohiko tramite horiek pasatu aurretik, udal ordezkariek, herritarrekin partekatu nahi izan dute euren proposamena, herritarren iritzia entzun ahal izateko.