Artzak, Elortegik eta Ibarzabalek asteburuan daukate jokoan finalaurreetarako txartela
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa badabil bidea egiten. Hauteskunde asteburuan atsedena hartu ondoren, zapatu-domekan jokatuko dira hirugarren eta laugarren kanporaketak. Hain zuzen, Mungia eta Sopela izango dira bertsolarien bapatekosunerako gaitasunaren...
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa badabil bidea egiten. Hauteskunde asteburuan atsedena hartu ondoren, zapatu-domekan jokatuko dira hirugarren eta laugarren kanporaketak. Hain zuzen, Mungia eta Sopela izango dira bertsolarien bapatekosunerako gaitasunaren lekuko. Ander Elortegi gernikarra igoko da oholtza gainera zapatuan, eta Joseba Artza etxebarritarra eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra domekan.

Fredi Paia algortarra, Iñaki Iturriotz igorreztarra, Malen Amenabar larrabetzuarra, Peru Vidal leioarra eta Txaber Ormazabal arrigorriagarra izango ditu aurkari Elortegik Olalde aretoan 17:30etik aurrera jokatuko den kanporaketan. Artzarekin eta Ibarzabalekin, aldiz, Ekaitz Larrazabal algortarra, Igor Elortza durangarra, Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra eta Gorka Lazkano iurretarra ariko dira kantuan, ordu berean hasita, Sopelako frontoian.