Kirmen Uriberen ‘Bilbao-New York-Bilbao’, japonieraz
Frantzian Gallimard etxearen eskutik argitaratu eta izandako harrera kritiko onaren ostean, Japonian argitaratu da Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobela. Hakusui Sha argitaletxeak eman du argitara eta Nami Kaneko itzultzaileak egin du itzulpe...
Frantzian Gallimard etxearen eskutik argitaratu eta izandako harrera kritiko onaren ostean, Japonian argitaratu da Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobela. Hakusui Sha argitaletxeak eman du argitara eta Nami Kaneko itzultzaileak egin du itzulpena, euskaratik zuzenean. Liburua Tokion aurkeztuko da azaroaren 6an Keijiro Suga idazlearekin izan beharreko solasaldi batean.Uribe be han egongo da.

Gainera, Tokioko Unibertsitatean beste hitzaldi bat emango du Ryuta Imafuku irakaslearekin batera. Horren ostean, Kirmen Uribek
errezital poetiko batean hartuko du parte Okinawan, Okinawako hizkuntzan hitz egiten duten idazleekin batera.