E-rezeta martxan hasi da Lekeition
Errezeta elektronikoa erabiltzen hasi dira gaur, Lekeition. Hori dela eta, herriko osasun zentrua eta farmaziak bisitatu dituzte Carlos Sola Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariordeak, Dora Jimenez Osakidetzako farmazialaria eta E-rezeta proiektuaren arduradunak, eta Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialeko arduradunak. Osasun zentruan egon ondoren, Atea kalean dagoen Koldo Gorostiagaren farmazian egon dira. Hasierako galderez gain, herritarrek ondo hartu dutela e-rezeta azaldu du farmazialariak. “Pazienteak errez hartu du, eta onerako izango da”, adierazi du. Lehenengo eguna izanik, bi lagun eduki dituzte laguntzen farmazian, ordenagailuaren zein erabilpenaren zalantzak argitzeko.