Errezeta elektronikoa erabiltzen hasi dira gaur, Lekeition. Hori dela eta, herriko osasun zentrua eta farmaziak bisitatu dituzte Carlos Sola Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariordeak, Dora Jimenez Osakidetzako farmazialaria eta E-rezeta proiektuaren arduradunak, eta Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialeko arduradunak. Osasun zentruan egon ondoren, Atea kalean dagoen Koldo Gorostiagaren farmazian egon dira. Hasierako galderez gain, herritarrek ondo hartu dutela e-rezeta azaldu du farmazialariak. “Pazienteak errez hartu du, eta onerako izango da”, adierazi du. Lehenengo eguna izanik, bi lagun eduki dituzte laguntzen farmazian, ordenagailuaren zein erabilpenaren zalantzak argitzeko.
Emanaldia 19:00etan eta 22:00etan izango da eta Bide Onera zinemako arduradunen esanetan, azken emanaldiak izango da.
Markina-Xemeingo herri bibliotekak Astindu etxeko liburuak kanpaina jarri du martxan. Herritarrei euren bibliotekak antolatzea eskainiko diote eta herritarrek, ordez, liburuak utziko dizkiote bibliotekari. Antolakuntza pertsonalizatua izango da, norber...
Hamar urte bete ditu Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak 2012an, eta aurtengo Gazte Eguna berezia izango da. Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu dute, eta asanbladako parte izan diren guztiek parte har dezaten gura dute gaur egun lanean ari diren g...
Antia enpresako azpikontratek arazo ekonomikoak tarteko Zaldupeko obra bertan behera laga eta gero, Inelsa elektrika enpresak jarraituko du zelaiaren obra egiten. Berak hartu du UTEren ardura. Joan den asteko eguenetik obra geldituta egon eta gero, astelehenean hasiko dira lanean. Belar artifiziala ipini aurreko produktua emongo dute lehenengo. Eladino Gonzalez Aurrera Kirol Elkarteko presidenteak esan duenez, eguraldiak lagunduz gero, lau astean ipiniko dute belar artifiziala. lanak amaitutzat emonaz.
Ortu elkartea sortzeko batzarra deitu dute barikurako Joseba Larrauri, Kristian Aranzamendi eta Julian Arrate lekeitiarrek. Lekeition ehundaka ortu txiki daude eta ortugintzan kultura aberatsa dago. Orain banatuta dauden pertsona horiei, elkarte baten ...
Getxoko Komiki Azokak Luterl Taldea euskal kolektiboa omenduko du, binetaren mundua zabaltzeko egindako beharrarengatik. Omenaldia azokaren irekiera egunean egingo da, azaroaren 23an, Areetako Geltokia plazan ipiniko den karpan. Luterl Taldea 1983an s...