Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak Gazte Eguna ospatuko du zapatuan
Hamar urte bete ditu Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak 2012an, eta aurtengo Gazte Eguna berezia izango da. Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu dute, eta asanbladako parte izan diren guztiek parte har dezaten gura dute gaur egun lanean ari diren g...
Hamar urte bete ditu Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak 2012an, eta aurtengo Gazte Eguna berezia izango da. Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu dute, eta asanbladako parte izan diren guztiek parte har dezaten gura dute gaur egun lanean ari diren gazteek. Azaldu dutenez, den-denak direlako gazte asanbladaren parte, eta asanbladaren lorpenak eurenak be badirelako. Hamar urte hauetan gazte asanbladatik jende asko pasatu dela azaldu du Maddi Ibaibarriagak, «eta Markina-Xemeingo Gazte Asanblada sortu aurretik be mugitu izan dira herriko gazteak». Horregatik, gazte asanbladak hamar urte bete izana haien lorpena.
Maitasunez eta gorrotoz, ametsak bizitzen da urteurren honetarako aukeratu duten leloa. Eta martxan den heinean, ametsak egi bilakatzea be lortu dute markina-xemeindarrek. «Asanblada sortu zeneko ametsa bete genuen orain hiru urte, zazpi urteko borrokaren ostean gaztetxea lortu genuenean».
Orain, barriz, eronka barriak dituzte.. Hurbilena, zapatuko eguna herriarekin batera ospatzearena.
Egitaraua (Gazte Eguna, urriaren 27an):
- 10:00etan. Diana.
- 11:00etan. Tailerrak: txalaparta, euskal dantzak, zesta, enkoadernazioa, serigrafia…
- 13:00etan. Irratsaioa.
- 14:00etan. Bazkaria. (Txartelak 7 eurotan daude salgai Buztarri, Erlatx, Uhagon eta Sakris tabernetan, eta urriaren 25a da horiek erosteko azken eguna). 18:00etan. Poteo animatua.
- 20:00etan. Ekitaldia: 10 urte maitasunez eta gorrotoz.
- 23:00etan. Kontzertuak: Matxura, Mendeku itxua, Tximeleta.