Inoiz plazara irten bako zaldiak lehiatuko dira domekan Aulestin
Domekan zaldi probez gozatzeko aukera izango dute Aulestira bertaratzen direnek. Hain zuzen be, 17:00etan hasita, inoiz plazara irten bako zaldiak izango dira Torrezelai probalekuko protagonista. Horiek guztiek 850 kiloko harri barria arrastratu beharko dute.
Hiru parte hartzaile
Hiru parte hartzaile izango dira, orotara; horien artean, Juan Uriarte Koba zaldiagaz. Haren zaldiak urte bi eta erdi ditu, eta harriaz gain ez du bestelako pisurik eroango. Bestetik, Kepa Zubizarreta izango da lehian; haren zaldiak, ostera, lau urte ditu eta harekin 25 kilo eroango ditu. Azkenik, inoiz plazara irten bako Iberatz elkarteak Koikili zaldiagaz jokatuko ditu probok. Zaldi zaharrena da horiena; hain zuzen be, lau urte eta erdi ditu; harekin, gainera, 50 kilo arrastratu beharko ditu.
Sariak
1. saria. 700 euro eta manta jasoko ditu, azken hau Illunzar tabernak emonda.
2. saria. 600 euro.
3. saria. 500 euro.