Ortu elkartea sortzeko batzarra egingo da barikuan Lekeitoko kultur etxean
Ortu elkartea sortzeko batzarra deitu dute barikurako Joseba Larrauri, Kristian Aranzamendi eta Julian Arrate lekeitiarrek. Lekeition ehundaka ortu txiki daude eta ortugintzan kultura aberatsa dago. Orain banatuta dauden pertsona horiei, elkarte baten ...
Ortu elkartea sortzeko batzarra deitu dute barikurako Joseba Larrauri, Kristian Aranzamendi eta Julian Arrate lekeitiarrek. Lekeition ehundaka ortu txiki daude eta ortugintzan kultura aberatsa dago. Orain banatuta dauden pertsona horiei, elkarte baten onurak helaraztea dute asmoa. Batzarrean talde barriaren norabidea erabakiko dute danen artean, eta horretarako hainbat planteamendu eroango dituzte bertara: Lekeitioko ortuen kultura eta tradizioa bultzatzea, jaubeekin adostu ondoren ortu hutsei bizia emotea, udaletxeagaz alkar lanean udaleko ortuak martxan jartzea, ortugintza ekologikoaren ikastaroak antolatzea eta ikastetxeko ikasleei formakuntza emotea.
Batzarrera, ortuen jabeak, eta naiz eta orturik ez izan hori lortzea gustoko izango duten guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek. Hitzordua, 19:00etan izango da kultur etxean.