40 karabana inguru batu dira Mendexako kanpinean egindako kontzentrazioan
Atzo hasi eta domekara arte iraungo du karabanen kontzentrazioak. Egun hauetan Mendexako kanpina karabanaz beteta dago. Atzo 22:00ak arte zuten hitzordua batzeko. Ondoren afaria egin zuten eta egitarauak aurrera jarraituko du gaur. “Webkampista.c...
Atzo hasi eta domekara arte iraungo du karabanen kontzentrazioak. Egun hauetan Mendexako kanpina karabanaz beteta dago. Atzo 22:00ak arte zuten hitzordua batzeko. Ondoren afaria egin zuten eta egitarauak aurrera jarraituko du gaur. “Webkampista.com ataria daukagu guk eta bertan ibiltzen gara alkarregaz berbetan. Gero, noizean behin, batean edo bestean, kontzentrazioak egiten ditugu”, esan du Honorino Vega Urrutxu kontzentrazioko antolatzaileak.
Egitarua be zabal prestatzen duela esan du Urrutxuk. “Kanpotik datozenei begira egiten dugu egitaraua. Horrela, ingurua ezagutu ahal dute eta bidaia aprobetxatzen dute”. Aurten 40 karabana inguru elkartu direla esan du Urrutxuk. “Ustez karabana gehiago etorri behar ziren baina ez dakit zer gertatu den. Krisia izango da aitzakia”. Batera edo bestera egin, denaren gainetik zaletasun baten bueltan elkartzen direla dio Urrutxuk. “Karabanagaz bidaiatzea gustatzen zaigunak batzen gara, beste barik”.
