Hausnarketa prozesuaren bigarren faseari ekingo diote astelehenean Lekeition
Ideien iturria zabaldu asmoz, herritarren parte hartzea eskatzen duen parte hartze prozesua hasi zuen Lekeitioko Udalak urrian. Lehenengo faseagaz amaitu barri, bigarrenari ekingo diote astelehenean bertan. Gaika, herriak dituen aukerak, gauza positiboak eta hobetu beharrekoak identifikatzen saiatu dira urriaren bigarren hamabostaldian. Horretarako, gainera, metodologia oso atseginak erabili izan zituztela azaldu dute udal arduradunek, eta parte hartzaileak gustura izan direla. “Edonork erantzuteko moduko galderak egin dira: Lekeitioko zer duzu gustuko? Zer ez?”. Era berean, parte hartze prozesuak izan beharko lituzkeen baloreak zehazteko eskatu diete herritarrei. Hala, erantzunen artean, prozesuan errespetua, entzuten jakitea eta elkarlana ezinbesteko ikusi dituzte herritarrek. Eta lortu beharrekoaz be aritu izan dira lehenengo fasean. Besteak beste, herri eredu komuna egin gura dute, parte hartzen ikasi eta erabakiak denen artean hartu. Lehen fasean zehaztutako hori guzti hori zehaztea eta horietan sakontzea izango da astelehenetik aurrerako bigarren fasearen helburua. Orain arte ehun bat izan dira parte hartze prozesuagaz bat egin duten herritarrak, eta bigarren fasean gehiago batu gura ditu udalak. Horretarako, komunikazio kanpaina indartu du. Hala, www.lekeitio.com webgunetik hausnarketen blogera jauzi egiten duen bannerra ipini du udalak. Orain arteko aktak, prozesuaren azalpena eta argazkiak daude hor ikusgai. Hurrengo batzarrak Azaroak 05 Garapen ekonomikoa. 18.00tan Azaroak 07 Euskara eta Cultura. 18.00tan [...]
Ideien iturria zabaldu asmoz, herritarren parte hartzea eskatzen duen parte hartze prozesua hasi zuen Lekeitioko Udalak urrian. Lehenengo faseagaz amaitu barri, bigarrenari ekingo diote astelehenean bertan. Gaika, herriak dituen aukerak, gauza positiboak eta hobetu beharrekoak identifikatzen saiatu dira urriaren bigarren hamabostaldian. Horretarako, gainera, metodologia oso atseginak erabili izan zituztela azaldu dute udal arduradunek, eta parte hartzaileak gustura izan direla. “Edonork erantzuteko moduko galderak egin dira: Lekeitioko zer duzu gustuko? Zer ez?”.
Era berean, parte hartze prozesuak izan beharko lituzkeen baloreak zehazteko eskatu diete herritarrei. Hala, erantzunen artean, prozesuan errespetua, entzuten jakitea eta elkarlana ezinbesteko ikusi dituzte herritarrek. Eta lortu beharrekoaz be aritu izan dira lehenengo fasean. Besteak beste, herri eredu komuna egin gura dute, parte hartzen ikasi eta erabakiak denen artean hartu.
Lehen fasean zehaztutako hori guzti hori zehaztea eta horietan sakontzea izango da astelehenetik aurrerako bigarren fasearen helburua. Orain arte ehun bat izan dira parte hartze prozesuagaz bat egin duten herritarrak, eta bigarren fasean gehiago batu gura ditu udalak. Horretarako, komunikazio kanpaina indartu du. Hala, www.lekeitio.com webgunetik hausnarketen blogera jauzi egiten duen bannerra ipini du udalak. Orain arteko aktak, prozesuaren azalpena eta argazkiak daude hor ikusgai.
Hurrengo batzarrak
- Azaroak 05 Garapen ekonomikoa. 18.00tan
- Azaroak 07 Euskara eta Cultura. 18.00tan
- Azaroak 12 Ingurumena. 18.00tan
- Azaroak 12 Emakumea eta Berdintasuna. 19.30
- Azaroak 14 Hirigintza. 18.00tan
- Azaroak 15 Hezkuntza eta haurtzaroa.
- Azaroak 15 Ongizatea
