Ondarroako Udalak etxebizitza tasatu bat, sei garaje eta bi trasteleku saldu nahi ditu
Etxebitzitza Iturribarriko etxebizitza tasatuetan saldu barik geratu zena da eta garajeagaz eta trastelekuagaz, bere prezioa 269.000 eurokoa da. “Jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren azaltzeko kanpaina informatibo bat egingo dugu datozen egu...
Etxebitzitza Iturribarriko etxebizitza tasatuetan saldu barik geratu zena da eta garajeagaz eta trastelekuagaz, bere prezioa 269.000 eurokoa da. “Jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren azaltzeko kanpaina informatibo bat egingo dugu datozen egunetan”, adierazi dute udaleko arduradunek.
Eskatzaileek urtean gutxienez 9.000 euro eta gehienez 52.500 euroko irabaziak eduki beharko dituzte eta Ondarroan edo Lea-Artibain, Mutrikun edo Deban erroldatuta egon beharko dute, gutxienez, azken hiru urteetan.
Garajeen prezioa 25.000 eta 35.000 euro bitartekoa da. Trastelekuak ostera, 4.100 eta 4.800 euroko prezioa daukate.