Aquagym ikastaroa antolatu du Lekeitioko Udalak
Kirol eskaintza anitzagoa bultzatzeko asmoz, Aquagym ikastaroa antolatu du Lekeitioko Udalak. Ikastaroak heziketa fisikoa eta ura hurbiltzen ditu, eta uretan aerobika egiteko beste modu bat dela azaldu dute. Klaseak azarotik aurrera emongo dira martitz...
Kirol eskaintza anitzagoa bultzatzeko asmoz, Aquagym ikastaroa antolatu du Lekeitioko Udalak. Ikastaroak heziketa fisikoa eta ura hurbiltzen ditu, eta uretan aerobika egiteko beste modu bat dela azaldu dute. Klaseak azarotik aurrera emongo dira martitzen eta eguenetan. Gainera, goiz zein arratsaldez eskainiko dituzte, goizeetan 09:10etik 10:00etara, eta arratsaldez 20:15etik 21:15era. Izena emoteko epea zabalik dago.