44 gaztek osatzen dute Markina-Xemeingo Xemein Gazte Ahots Abesbatza. Horrenbeste ume eta gazte batzen dituen Lea-Artibaiko bakarra da bera. Hamabost urte bete ditu gazteen koroak aurten.
Detritus Teatrus taldearen Johny and Jane en Carne Viva antzezlana egongo da zapatuan 20.00etan Uhagon kulturgunean. Las Punkis tambien lloran arrakastatsuaren ondoren, Belen Nevado bere lan berria aurkeztera dator kulturgunera. Johny eta Jane pertso...
Lekeitiko Udalak Construcciones Lasuen S.A-ri esleitu dizkio Larrotegiko lanak. Gaur izan da esleipena eta datorren astean hasiko dira aurrelanak egiten, hala nola, seinalizazioa jartzen, markak egiten, eta herritarrei beharrezko oharrak azaltzen. B...
Kirol eskaintza anitzagoa bultzatzeko asmoz, Aquagym ikastaroa antolatu du Lekeitioko Udalak. Ikastaroak heziketa fisikoa eta ura hurbiltzen ditu, eta uretan aerobika egiteko beste modu bat dela azaldu dute. Klaseak azarotik aurrera emongo dira martitz...
17:00etan hasiko da batzarra. Bilduko ordezkariek politika fiskalaren gaineko eta 2013ko udal aurrekontuen gaineko azalpenak emongo dizkiete herritarrei.
Bizkaiko Bertsolari Elkarteak eta Ondarroako Udalak bertsolaritza ikastaroa antolatu dute. Azarotik maiatzera, astean saio bat egingo da, 60-90 minutukoa. Izena 94-683 36 76 telefono zenbakian edo kulturabatzordi@gmail.com helbidean emon behar da azaroaren 12a orduko. 30 eurokoa da matrikula, eta gehienez hamar ikasle hartuko dituzte ikastaroan.
Lea-Artibai eskualdea ia-ia osorik harrapatzen duen rally ikuskizunagaz gozatzeko aukera edukiko dute zaletuek asteburuan. 53 auto aterako dira irteera-lekutik, eta gaur, 20:30ean, egingo da Markina-Xemeinen parte hartzaile guztien aurkezpena. Danetara, 345 km edukiko ditu rallyak, eta horietatik 93,78 kronometratuak izango dira. Bost tartek osotuko dute ibilbidea, eta bakoitzetik bi bidar pasatuko dira gidariak. Eskualdeko errepiderik bihurgunetsu eta ikusgarrienak zeharkatuko dituzte, ikuskizun paregabea eskainiz. Aurkezpena Ibilgailu guztiak Markina-Xemeingo udaletxe osteko parkinean batuko dira gaur iluntzean, eta ondoren, irteera ekitaldiari hasiera emongo diote. Rallyko parte hartzaile guztiak, banan-banan, azkenengotik lehenengora, podiumetik pasatuko dira, rallyari hasiera emonez. Ostean, lasterketako auto guztiak Zelaiaren barruan jarriko duten parke itxian kokatuko dira, eta bertan pasatuko dute gaua biharamuneko etapa gogorraren zain. Zapatuan, 08:00etan irtengo du lehen autoak Markina-Xemeingo plazatik, lehen tarteari hasiera emoteko. Ibilbideak eta ordutegiak tc 1-3 Ereño-ispaster 09:07tik 11:45era burutuko da proba (errepidea itxita egongo da 08:00etatik 13:00etara gutxi gora-behera). Tarte barriagaz emongo diote rallyari hasiera. Errepide ona duen ibilbidea da, eta oso erritmo azkarra eragingo du, horregaitik, goizeko bukleko denboretan alde handia ateratzeko tartea egongo da. Lehenengo 7kmak berdintsuak dira, zementozko ertz handiagaz bide hegalean, azken zatian, barriz, aldaketa dator, bide gurutze geldo bat ezkerreruntz eta 700m inguruko baserri bide estu bezain polita. [...]