I. Lea-Artibai Rallya jokatuko da asteburuan
Lea-Artibai eskualdea ia-ia osorik harrapatzen duen rally ikuskizunagaz gozatzeko aukera edukiko dute zaletuek asteburuan. 53 auto aterako dira irteera-lekutik, eta gaur, 20:30ean, egingo da Markina-Xemeinen parte hartzaile guztien aurkezpena. Danetara, 345 km edukiko ditu rallyak, eta horietatik 93,78 kronometratuak izango dira. Bost tartek osotuko dute ibilbidea, eta bakoitzetik bi bidar pasatuko dira gidariak. Eskualdeko errepiderik bihurgunetsu eta ikusgarrienak zeharkatuko dituzte, ikuskizun paregabea eskainiz. Aurkezpena Ibilgailu guztiak Markina-Xemeingo udaletxe osteko parkinean batuko dira gaur iluntzean, eta ondoren, irteera ekitaldiari hasiera emongo diote. Rallyko parte hartzaile guztiak, banan-banan, azkenengotik lehenengora, podiumetik pasatuko dira, rallyari hasiera emonez. Ostean, lasterketako auto guztiak Zelaiaren barruan jarriko duten parke itxian kokatuko dira, eta bertan pasatuko dute gaua biharamuneko etapa gogorraren zain. Zapatuan, 08:00etan irtengo du lehen autoak Markina-Xemeingo plazatik, lehen tarteari hasiera emoteko. Ibilbideak eta ordutegiak tc 1-3 Ereño-ispaster 09:07tik 11:45era burutuko da proba (errepidea itxita egongo da 08:00etatik 13:00etara gutxi gora-behera). Tarte barriagaz emongo diote rallyari hasiera. Errepide ona duen ibilbidea da, eta oso erritmo azkarra eragingo du, horregaitik, goizeko bukleko denboretan alde handia ateratzeko tartea egongo da. Lehenengo 7kmak berdintsuak dira, zementozko ertz handiagaz bide hegalean, azken zatian, barriz, aldaketa dator, bide gurutze geldo bat ezkerreruntz eta 700m inguruko baserri bide estu bezain polita. [...]
Lea-Artibai eskualdea ia-ia osorik harrapatzen duen rally ikuskizunagaz gozatzeko aukera edukiko dute zaletuek asteburuan. 53 auto aterako dira irteera-lekutik, eta gaur, 20:30ean, egingo da Markina-Xemeinen parte hartzaile guztien aurkezpena. Danetara, 345 km edukiko ditu rallyak, eta horietatik 93,78 kronometratuak izango dira. Bost tartek osotuko dute ibilbidea, eta bakoitzetik bi bidar pasatuko dira gidariak. Eskualdeko errepiderik bihurgunetsu eta ikusgarrienak zeharkatuko dituzte, ikuskizun paregabea eskainiz.
Aurkezpena
Ibilgailu guztiak Markina-Xemeingo udaletxe osteko parkinean batuko dira gaur iluntzean, eta ondoren, irteera ekitaldiari hasiera emongo diote. Rallyko parte hartzaile guztiak, banan-banan, azkenengotik lehenengora, podiumetik pasatuko dira, rallyari hasiera emonez. Ostean, lasterketako auto guztiak Zelaiaren barruan jarriko duten parke itxian kokatuko dira, eta bertan pasatuko dute gaua biharamuneko etapa gogorraren zain. Zapatuan, 08:00etan irtengo du lehen autoak Markina-Xemeingo plazatik, lehen tarteari hasiera emoteko.
Ibilbideak eta ordutegiak
- tc 1-3 Ereño-ispaster
09:07tik 11:45era burutuko da proba (errepidea itxita egongo da 08:00etatik 13:00etara gutxi gora-behera). Tarte barriagaz emongo diote rallyari hasiera. Errepide ona duen ibilbidea da, eta oso erritmo azkarra eragingo du, horregaitik, goizeko bukleko denboretan alde handia ateratzeko tartea egongo da. Lehenengo 7kmak berdintsuak dira, zementozko ertz handiagaz bide hegalean, azken zatian, barriz, aldaketa dator, bide gurutze geldo bat ezkerreruntz eta 700m inguruko baserri bide estu bezain polita. Amaiera, Ispasterko herrian izango da.
- TC-2-4 Mendexa-berriatua-ondarroa
09:40tik 12:18ra burutuko da proba (errepidea itxita egongo da 08:30etik 13:30era gutxi gora-behera). Rallyko tarterik ospetsuena da, garai bateko Rally Vasco-Navarroko tarteetako bat zelako. Mendexatik Lekeitiorantz oso jaitsiera azkarra baina nahiko laburra dauka. Lekeitioko bidekurutzean eskumara hartuz, Ondarroako bideri ekingo diote errepide luze eta bihurgunetsu bat igaroz. Errepide irristakorra da, batez be euria egiten badu. Salto txar asko eta bihurgune gaitzak dituen zatia da. Bestalde, ibilbide guztian zehar, kantauri itsasoko paisaia ederra dugu ikusgai eta horrek bere xarma ematen dio. Amaiera, Ondarroara iritsi baino 600m aurretik izango da.
- TC 5-8 Markina-xemein-aulesti
15:01etatik 17:49ra burutuko da proba (errepidea itxita egongo da 14:00etatik 19:00etara gutxi gora-behera). Lekoizko kanterak eta Aulesti bitarteko ibilbidea da bera. 300m inguru igon eta 4km-ko jaitsiera dator ondoren. Errepide oneko eta errail bakarreko bidea da bera. tarte motza da, baina, bihurgune txar asko eta tranpa ugari ditu. Aulestiko herrira iritsi baino arinxeago amaitzen da.
- TC 6-9 Urrutxua-munitibar-ziortza-bolibar
15:36tik 18:24ra burutuko da proba (errepidea itxita egongo da 14:30etik 19:30era gutxi gora-behera). Rallyko tarterik luzeenetakoa da. Urrutxutik Munitibar bitartean asfaltoa berdintsua da bide guztian, oso bide azkarra da eta autoaren potentzia beharrezkoa da. Munitibarrera iritsi aurretik, jaitsiera nahasia dauka, eta herrigunera iristean bide gurutzea hartu behar da Ziortza-Bolibarrerantz. Zati horretan errepidea labankorragoa da. Azken igoera hau nahiko erraza da, eta ondoren, 3km-ko jaitsiera bategaz aurkituko dira gidariak, polita eta azkar xamarra. Amaiera, Ziortza-Bolibarko herrigunera iritsi aurretik aurkituko dute.
- TC 7-10 Elgoibar-etxebarria
16:34tik 19:22ra burutuko da proba (errepidea itxita egongo da 15:30etik 20:30era gutxi gora-behera) . Rallyari amaiera emoteko, San Migelko rallysprintaren azken urteetan egin den ibilbidea alderantziz egin beharko dute gidariek. Elgoibarko tailerretan hasi eta Etxebarrira ailegatu aurretik amaituko da tartea. Tarte polita bezain nahasia da, eta hainbat bihurgune ditu jarraian. Hasieran, igoera polita dauka, maila handiagaz, San Migel auzora ailegatzerakoan amaitzen da malda, eta Urkaregira arte dena laua da. Bizkaiko eremuan sartzeagaz batera hasten da jaitsiera, bihurgune asko ditu eta nahiko gaitza izango da gidarientzat, ikusleentzako, ostera, edozein leku da gomendagarria, tartea bere osotasunean ikusgarria da-eta.