Construcciones Lasuen enpresak burutuko ditu Larrotegi auzoko lanak
Lekeitiko Udalak Construcciones Lasuen S.A-ri esleitu dizkio Larrotegiko lanak. Gaur izan da esleipena eta datorren astean hasiko dira aurrelanak egiten, hala nola, seinalizazioa jartzen, markak egiten, eta herritarrei beharrezko oharrak azaltzen. B...
Lekeitiko Udalak Construcciones Lasuen S.A-ri esleitu dizkio Larrotegiko lanak. Gaur izan da esleipena eta datorren astean hasiko dira aurrelanak egiten, hala nola, seinalizazioa jartzen, markak egiten, eta herritarrei beharrezko oharrak azaltzen. Bestalde, Udal ordezkariak eta Construcciones Lasuen-eko ordezkariak Eskolako eta Iturriotzeko Zuzendaritzekin eta Ziurtasun eta Osasun Koordinatzaileekin elkartuko dira datorren astean, konponketak iraun bitartean, elkarrekin aurrera eraman beharko duten protokoloaren zehaztapenei buruz hitzegiteko. Larrotegi auzoko konponketek Gabonak bitartean iraungo dute eta ordurarte trafikoa mugatua izango da.