Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreko saioan egongo dira Ibarra, Artza eta Ostolaza
Zornotzako Zelaieta zentroan jokatu da asteburuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa faseko azken saioa, eta Oihana Bartrak eskuratu du bertan finalaurreetarako zuzeneko azken txartela. Julen Erezuma be egon zen oholtza gainean, baina gernika...
Zornotzako Zelaieta zentroan jokatu da asteburuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa faseko azken saioa, eta Oihana Bartrak eskuratu du bertan finalaurreetarako zuzeneko azken txartela. Julen Erezuma be egon zen oholtza gainean, baina gernikarrak ez zuen Bartra mendean hartzerik lortu, bigarren sailkatuz. Horrenbestez, bosgarren eta azken kanporaketa saioa jokatuta, erabakita geratu da zeintzu bertsolari izango diren finalaurrekoetan. Hain zuzen, Busturialdeko bi ordezkari eta Lea-Artibaiko hiru egongo dira fase horretan: Onintza Enbeita muxikarra, Ibon Ajuria gernikarra, Joseba Artza etxebarritarra eta Iratxe Ibarra eta Gorka Ostolaza markina-xemeindarrak.

2010eko finalista izateagatik zuzeneko txartela zeukan Enbeitak. Ibarra eta Ajuria, aldiz, Berriatuko eta Balmasedako kanporaketa saioetan nagusitu izanagatik sartu dira finalaurrekoetan. Artzak eta Ostolazak, bestetik, puntuazioen araberako emaitzen zain egon behar izan dute sartzen ziren ala ez jakiteko.