Agurtzane Sololuze Txurrukaren ‘Poesiaz’ lana Uhagonen ikusgai
Margolanak, zetazko ohialak eta poesia uztartzen dituen erakusketa jarri du ikusgai Agurtzane Sololuze Txurrukak Uhagon kulturgunean. Azaroaren 18ra arte bere lanekin gozatzeko aukera eskaintzeagaz gainera, artistaren lana bere eskutik ezagutzeko auker...
Margolanak, zetazko ohialak eta poesia uztartzen dituen erakusketa jarri du ikusgai Agurtzane Sololuze Txurrukak Uhagon kulturgunean. Azaroaren 18ra arte bere lanekin gozatzeko aukera eskaintzeagaz gainera, artistaren lana bere eskutik ezagutzeko aukera be egongo da barikuan.
Batez be, zetaz margotutako lanak sortu ditu Agurtzane Sololuzek, batzuk pachwork teknika erabilita, Poesiaz erakusketarako, eta gaur eguneko idazleek, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Arkaitz Cano edo Kirmen Uribek besteak beste, eskuz idatzitako poesiagaz nahasi ditu.
Lan horiek egiteko erabili dituen teknikak jendearen eskura ipiniko ditu artistak, barikuan, 18:00etan kulturguneko erakusketa gelan egingo duen solasaldian. Jostorratza eskuan, lanean jarriko ditu parte hartzaileak eta beragaz batera artelan bat egiteko aukera edukiko dute. «Etxeko sukaldeko giroan arituko gara», esan du.
Solasaldian parte hartzeko, izena aldez aurretik emon behar da 94-616 63 03 telefono zenbakira deituta. Erakusketa ikusgai dago astegunean 17:00etatik 19:00etara, eta zapatu eta domeketan 18:00etatik 20:00etara.