19:30ean txarriki jana egingo da plazako aterpean. Ondoren, hurrengo egunean, Ondare Eguna ospatuko dute herritarrek. Horretan, 12:00etan eta 16:30an Aranzibia dorretxea bisitatzeko aukera egongo da. Bisita egiteaz gain hitzaldia be egingo da. Juan Man...
Fedarene Europako energia agentzien federakundeak antolatutakoa da ekimena. Agenteek Europan aintzindariak diren egitasmoak bisitatuko dituzte, Mutrikuko olatuen instalazioa tartean. Fedarenek 50 agentziatik gora biltzen ditu, Europa...
Kanpainaren nondik norakoak barikuan azalduko dituzte herritarren aurrean, 20:15ean, Zabiel kultur etxean. Kanpaina bera ere barikuan abiaraziko da. Besteak beste, herriko kontsumoa indartzea da kanpainaren helburu nagusia. “Kanpaina aurrera ater...
John Garamendi AEB-etako Kongresurako aukeratu dute barriro be. Alderdi demokratako kidea, Garamendi Ispasterkoa da jatorriz, eta urteak daramatza politikagintzan lanean Californiako estatuan.
30 dendak parte hartuko dute Katu Baltzeko erakusleihoen lehiaketan. Horiek guztiek eta beste askok girotuko dute zapatuan ospatuko den jaia. 11:00etako bolanderekin emongo diote hasiera festari, eta egun osoan egongo dira ekimenak. Halandabe, nagusienak, goizeko eta arratsaldeko kalejirak izango dira. Goizeko ibilbidea erakusleiho lehiaketako irabazlearen arabera egingo dute, arratsaldekoa barriz, Isidro salinas enparantzan hasiko da, eta Eskolapea, udaletxe aurrea, Arranegi Zabala eta portua zeharkatuko ditu plazarako bidean. Aurten be, joan den urteko pertsonaia berdinak burutuko du kalejira. Iaz, euria egin zuela eta, bertan behera geratu ziren ekimenak, kalejira tarteko, eta beraz, beste aukera bat emongo diote Herensugeari. Egitaraua Barikua 11:00. Bertso, kanta, dantza eta ipuinak Barandiaran aretoan Iturriotz institutuko eta Lekeitioko ikastolako DBH 3ko ikasleen eskutik. Ikastolako eta eskolako LH3ko ikasleentzat. 23:00. Bide Ertzean Trio eta Jon Benitoren kontzertu emanaldia. ez zaitut abandonatuko lana aurkeztuko dute Konpainiako elizan. Zapatua 11:00. Bolanderak. 11:00. Arrakala Irratia. 11:30. Txistulariak kalerik kale. 12:00. Parte hartzaileen arteko hamaiketakoa. 12:30. Pregoia limoiondoetan. 12:35. Bolanderak. Jarraian. Lekitto Musika Bandaren kalejira eta erakusleiho onenari saria. 13:30. Trikitilarien kalejira. 13:30. Dunbots joandun taldea kalerik kale. 17:00. Kar kar Iratxoa ipuin kontalaria Barandiaran aretoan. 18:00. Txokolatada kontzijopean. 19:30. Katu baltzeko kalejira Salinas plazan hasita. 21:00. Mukaki txaranga plazan hasi eta [...]
Preso ondarrutarraren abokatu Kepa Mansizidorrek HITZAri jakin eragin dionez, kartzelan gertatutako zer edo zergatik ezarri diote Urrestiri isolamendu egoera. “Isolamendu egoera ezarri izanak ez dauka zabalik daukan auzi judizialagaz zerikusirik. Kartzelan gertatutako beste zerbaitegatik ezarri diote”. Informazio iturrien arabera, Urrestiri 10. artikulua ezarri diote.
Margolanak, zetazko ohialak eta poesia uztartzen dituen erakusketa jarri du ikusgai Agurtzane Sololuze Txurrukak Uhagon kulturgunean. Azaroaren 18ra arte bere lanekin gozatzeko aukera eskaintzeagaz gainera, artistaren lana bere eskutik ezagutzeko auker...
Bigarren hitzaldi zikloa bihar hasiko da bidea egiten. Irakurzale Taldeak Prentsaren historia, herriko idazleak. Eta gaur zer? hitzaldia antolatu du. Ordubete inguruan, Pello Zubiriak gerraren ondoren euskararen presentzia nolakoa zen azaleratuko du.