Herensugeak burutuko du Katu Baltz eguneko kalejira
30 dendak parte hartuko dute Katu Baltzeko erakusleihoen lehiaketan. Horiek guztiek eta beste askok girotuko dute zapatuan ospatuko den jaia. 11:00etako bolanderekin emongo diote hasiera festari, eta egun osoan egongo dira ekimenak. Halandabe, nagusienak, goizeko eta arratsaldeko kalejirak izango dira. Goizeko ibilbidea erakusleiho lehiaketako irabazlearen arabera egingo dute, arratsaldekoa barriz, Isidro salinas enparantzan hasiko da, eta Eskolapea, udaletxe aurrea, Arranegi Zabala eta portua zeharkatuko ditu plazarako bidean. Aurten be, joan den urteko pertsonaia berdinak burutuko du kalejira. Iaz, euria egin zuela eta, bertan behera geratu ziren ekimenak, kalejira tarteko, eta beraz, beste aukera bat emongo diote Herensugeari. Egitaraua Barikua 11:00. Bertso, kanta, dantza eta ipuinak Barandiaran aretoan Iturriotz institutuko eta Lekeitioko ikastolako DBH 3ko ikasleen eskutik. Ikastolako eta eskolako LH3ko ikasleentzat. 23:00. Bide Ertzean Trio eta Jon Benitoren kontzertu emanaldia. ez zaitut abandonatuko lana aurkeztuko dute Konpainiako elizan. Zapatua 11:00. Bolanderak. 11:00. Arrakala Irratia. 11:30. Txistulariak kalerik kale. 12:00. Parte hartzaileen arteko hamaiketakoa. 12:30. Pregoia limoiondoetan. 12:35. Bolanderak. Jarraian. Lekitto Musika Bandaren kalejira eta erakusleiho onenari saria. 13:30. Trikitilarien kalejira. 13:30. Dunbots joandun taldea kalerik kale. 17:00. Kar kar Iratxoa ipuin kontalaria Barandiaran aretoan. 18:00. Txokolatada kontzijopean. 19:30. Katu baltzeko kalejira Salinas plazan hasita. 21:00. Mukaki txaranga plazan hasi eta [...]
30 dendak parte hartuko dute Katu Baltzeko erakusleihoen lehiaketan. Horiek guztiek eta beste askok girotuko dute zapatuan ospatuko den jaia. 11:00etako bolanderekin emongo diote hasiera festari, eta egun osoan egongo dira ekimenak. Halandabe, nagusienak, goizeko eta arratsaldeko kalejirak izango dira. Goizeko ibilbidea erakusleiho lehiaketako irabazlearen arabera egingo dute, arratsaldekoa barriz, Isidro salinas enparantzan hasiko da, eta Eskolapea, udaletxe aurrea, Arranegi Zabala eta portua zeharkatuko ditu plazarako bidean. Aurten be, joan den urteko pertsonaia berdinak burutuko du kalejira. Iaz, euria egin zuela eta, bertan behera geratu ziren ekimenak, kalejira tarteko, eta beraz, beste aukera bat emongo diote Herensugeari.
Egitaraua
Barikua
- 11:00. Bertso, kanta, dantza eta ipuinak Barandiaran aretoan Iturriotz institutuko eta Lekeitioko ikastolako DBH 3ko ikasleen eskutik. Ikastolako eta eskolako LH3ko ikasleentzat.
- 23:00. Bide Ertzean Trio eta Jon Benitoren kontzertu emanaldia. ez zaitut abandonatuko lana aurkeztuko dute Konpainiako elizan.
Zapatua
- 11:00. Bolanderak.
- 11:00. Arrakala Irratia.
- 11:30. Txistulariak kalerik kale.
- 12:00. Parte hartzaileen arteko hamaiketakoa.
- 12:30. Pregoia limoiondoetan.
- 12:35. Bolanderak.
- Jarraian. Lekitto Musika Bandaren kalejira eta erakusleiho onenari saria.
- 13:30. Trikitilarien kalejira.
- 13:30. Dunbots joandun taldea kalerik kale.
- 17:00. Kar kar Iratxoa ipuin kontalaria Barandiaran aretoan.
- 18:00. Txokolatada kontzijopean.
- 19:30. Katu baltzeko kalejira Salinas plazan hasita.
- 21:00. Mukaki txaranga plazan hasi eta kalerik kale.
- 21:00. Suzko zezena eta Lekitxoko Deabruak taldearen Correfoc-a plazan.