Irakurzaleen Taldeak prentsaren historia azaleratuko du bihar, Zabielen
Bigarren hitzaldi zikloa bihar hasiko da bidea egiten. Irakurzale Taldeak Prentsaren historia, herriko idazleak. Eta gaur zer? hitzaldia antolatu du. Ordubete inguruan, Pello Zubiriak gerraren ondoren euskararen presentzia nolakoa zen azaleratuko du.
Bigarren hitzaldi zikloa bihar hasiko da bidea egiten. Irakurzale Taldeak Prentsaren historia, herriko idazleak. Eta gaur zer? hitzaldia antolatu du. Ordubete inguruan, Pello Zubiriak gerraren ondoren euskararen presentzia nolakoa zen azaleratuko du. «Hori nahi da jaso» hitzaldian, Irakurzaleek azaldu dutenez. Mutrikuko kronikak zeintzuk egiten zituzten ere ezagutu ahalko dute hitzaldira doazenek. Horrez gain, gaur egungo prentsaren ibilbidea ere aztertuko du Zubiriak, eta aurrera begirako erronkak zeintzuk diren zehaztu. «Argia zahar batzuk eredutzat ekarriko ditu».
Biharko saioa hasiera baino ez da. Azaroaren 13an Euskararen normalizazio urratsak Mutrikun (1950-2000) mahai-ingurua egingo da.
Gure Aurrekoak ekimenaren helburua lehengo idazle herritarrak gogoan izan eta gazteei ezagutzera ematea da, lan haiek aurreko mendeko gorabehera politiko-sozialetan kokatuta. Horrekin batera, aurreko mendeko bigarren erdi aldean euskararen normaltasunaren ibilbidean Mutrikun egindako ahalegina ikusi eta aurrera begira dauden erronkez hitz egingo da.
Hitzaldietatik haratago joanda, ekimenak euskararen bilakaera eta mutrikuarren ahalegina erakusketa barneratuko du, hori ere Zabiel kultur etxean. Irakurzaleen Taldeko kideak hori prestatzen dabiltza egunotan. Herritarrek materialik izanez gero, Zabiel etxera ahal dute eraman. Erregistratu ondoren bueltatu egingo zaie. «Geure historia geuk idatzi behar dugu. Garrantzitsua da geure ondarea jasotzea».