Mutrikuko Udalak eta Bertanek herriko erosketak bultzatzeko marketing kanpaina berria egin dute
Kanpainaren nondik norakoak barikuan azalduko dituzte herritarren aurrean, 20:15ean, Zabiel kultur etxean. Kanpaina bera ere barikuan abiaraziko da. Besteak beste, herriko kontsumoa indartzea da kanpainaren helburu nagusia. “Kanpaina aurrera ater...
Kanpainaren nondik norakoak barikuan azalduko dituzte herritarren aurrean, 20:15ean, Zabiel kultur etxean. Kanpaina bera ere barikuan abiaraziko da. Besteak beste, herriko kontsumoa indartzea da kanpainaren helburu nagusia. “Kanpaina aurrera ateratzeko, hainbat alorretako herriko pertsonaia esanguratsuek euren irudia utzi dute“.
Kanpaina Mutrikuko Udal Garapen Batzordeak sortutako Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo mahaian atera ziren ekintza estratejikoetako bat da. “krisiak sektore guztiak gogor jo dituen honetan, ezinbestekoa iruditzen zaigu herritarrok gure erosketak bertan egiten ditugunean, herri abera suspertzen ari garela kontuan izatea”.